XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Vendômetik ehun bat urratsetatik ez areago, Loiraren ur-bazterretan hain zuzen
Etxe aintzinean lorategia hazten da, arriberara begira; bertan sasoi batean bideak marrazten zituzten ezpel soilduak gaur egun erruz zarbaturik dira.
Zenbait sahatsondo ere, Loira sorleku izanik, arinki handituak nabarmentzen dira, inguruko hesiaren tankerara, etxe bizitza ikusmiratik erdizka babesten dutelarik.
Landaretxar harroek oparotasun joriaz apaintzen dituzte urbazterraren aldeak.
Fruitondoak berriz, duela hamar urtetatik inoren eskuaz erreparatu gabeak, antzutu egin dira dagoeneko eta adaskak sastrakadi modura antolatuak daude.
Landare keretek, erroiz-txerpiak ziruditen.